top es ga eu fr en

Gugan konfiatu duten bezeroei, 1978.urtetik, gure zerbitzuak eskaini dizkiegu. Bezeroak, lagunak, zeinak ez datozen ikuspegi eder baten bila, ezta kale printzipaleko leku eder baten bila eta ezta izen sofistikatu baten atzean ezkutatzen diren plateren bila ere. Guztiz aurkakoa: bakailao eta txuleta, olagarro eta txangurru, nekora eta zigalakoak gara. Kalitatezko elikagaiak eta betiko sukaldaritza. Hau naiz ni, eta hau da nire etxea, Karlo's. Auzo handi batean, Santutxu auzoan, aurkitzen den jatetxe txiki bat. Ongi etorri.

Antonio Cabana, jabea

mapa

labarra

Karlo's-eko barra, esperientzia bakarra da bere arloan. Gure itsasoko fruitu honenekin egindako plateren aukera handia: bakailao pintxoak, zamburinak, olagarroa, izkira, lanpernak, ostrak, karrakelak, ganbak, bieirak, itsas datilak… bere tokitxoa hartzen dute barran, usain eta kolore ikuskizun batekin gu harritzeko, aldi berean zure ahosabaia sublimatuko du, Albariño fresko eta bikain batekin lagunduz. Bitartean, tokiko beteranoenek, mus partida bat jokatzen dute.

fotos

El Restaurante

Karlo's-eko Jatetxean bezero guztiei eskaintzen zaien harrera bera da: gertukoa, lasaia, zukako trataera. Hiru jangela ezberdin eskaintzen ditugu: jangela nagusia 70 pertsonentzat, talde txikiak eta handiak hartzen dituena; barrako jangela 30 pertsonentzat; eta museo jangela 20 pertsonentzat, gertukoa, bikoteak hartzen dituena bi pertsonentzako mahaitan. Bezero guztiak helburu bera dute: konpainiaz, mahai on baten atseginaz, eta betiko sukaldaritzaz gozatzea. Gure sukaldari sutsuek, zure ahosabaiak datozen deliziak ez ahaztea egingo dute.

Fotos

Zure gustuko Menua aurkitu ez baduzu, edo plateren bat aldatu nahi baduzu, esan iezaguzu eta zure gustura moldatuko dugu

Museo

Kubatar Ostalaritzako Museoa, Antonio Cabanaren grinaren fruitua da, hala nola, ostalaritzaren inguruko publizitate munduarekin erlazionatuta dagoen guztiaren bilduma egiteko grinarena, duela 40 urte baino gehiago piztu zitzaion grina. 100.000 artikulu baino gehiago batzen dira: edizio mugatuak, botila harrigarriak, edalontziak, txanoak eta objektu harrigarriak besteak beste. Eta laster, Cabana Museoari eskainitako web orrian ikusi ahal izango direnak. Kuriosoenentzat, hemen erakustaldi txiki bat…

Fotos